Gizarte segurantzako pentsiodunei zuzendutako programa da. Bete beharreko baldintzak dira: erretiratuek eta ezintasunen bat dutenek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute; alarguntza dela-eta pentsiodun direnek 55 urte edo gehiago izan beharko dute; bestelakoengatik pentsiodun direnek, aldiz, 60 urtetik gora izan beharko dute.
Eskariak oinarrizko gizarte zerbitzuaren udaletxeko bulegoan egin beharko dira.
Bi txanda
Otsaila eta abuztua bitartean joan nahi dutenek 2016ko urtarrilaren 11ra arte izango dute eskaria egiteko aukera; irailetik abendura bitartean joan nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 11ra arte izango dute epea.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskariak egiteko aurkeztu beharreko agiriak:
- NANaren fotokopia.
- Hilean jasotzen duten pentsioaren zenbateko zehatza.
- Gizarte segurantzako afiliatu zenbakia.
- Eskabide orria eta osasun egoeraren adierazpena.