Gasteizko Euskotren bulegoetan banatzen dute Bat txartela; baina, Gasteizera joatea herritar askorendako erosoa ez dela kontuan hartuta, Udalak erabaki du bere gain hartzea lan hori.
Bat txartel mota ezberdinak daude. Aramaioko Udalak banatuko dituenak arruntak izango dira. Horrek dituen abantailak dira: Arabako garraio publikoan %20ko deskontua; eta, Gasteizko hiribusetan eta Gasteizko eta Bilboko tranbietan ia %50eko deskontua.
Txartelak eskuratzeko 3 euro ordaindu beharko dira, eta ondoren Kutxabank-eko kutxazainetan kargatu beharko da (ez da zertan Kutxabank-eko bezeroa izan behar).