Gustura ibiltzen dira aramaioarrak flamenko ikastaroan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko abe. 27a, 09:00
Sastiñan egiten dute ikastaroa.

Aramaioarrek flamenkoa gustuko dute. Nabari da hori Sastiñako flamenko ikastaroetan. Gustuko izateaz gain, gainera, artea badutela erakusten dute astero, Malena Lobok (Valladolid) eskaintzen dituen ikastaroetan.

Urrian hasi zen Lobo dantzak erakusten: "Gogoa nuen flamenkoa erakusteko. Udaletxean proiektua aurkeztu nuen eta aurrera egiteko esan zidaten. Uste nuena baino jende gehiagori gustatzen zaio flamenkoa hemen!". Bi talde egin ditu: nagusiena bat, bederatzi lagunekin; eta, umeena bestea, lau gaztetxorekin.

Koordinazioa lantzen

Lobok dio lehenengo beroketa ariketak egiten dituztela, eta ondoren hasten direla klasearekin. Hasierako egunetan hankak eta eskuak nola koordinatu ikasi dute, eta ondoren dantzako pausoak ikasten joan dira. "Gaztetxoekin abesti ezagunak ipintzen ditut, adibidez, Enrique Iglesiasen Bailando". Umeekin gainera, jokoak ere egiten ditu, gaztetxoak motibatu eta ondo pasatuz hainbat trebetasun ikas dezaten.

Fandangoa, buleriak, alegriak, rumbak, sevillanak... horiek guztiak egiten dituzte klaseetan.

Osagarriak erabiltzen dituzte

Abanikoa, kriskitinak, mantoia... erabiltzen dituzte dantzetan. Horiek oso gustuko dituzte gaztetxoek, batez ere abanikoa: "Gustura ibiltzen gara flamenkoa ikasten", diote. Maitane Uribe eta Dori del Mazo nagusien taldean dabiltza: "Beti gustatu izan zait flamenkoa eta ikastaroa egongo zela jakitean ez nuen zalantzarik izan", dio Uribek. Lobo irakaslea ere gustura dago taldearekin. Aramaioko jaietarako flamenko ikuskizuna prestatuko dutela dio. Norbaitek taldean parte hartzeko interesa izanez gero, idatzi maledantza@hotmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak