Aramaio: Euskal Herriko ikazkin ezagunena bihar iritsiko da

Ubane Madera 2015ko abe. 23a, 19:50
Umea Olentzerori gutuna ematen, iaz.

Gabonetako programa zabala prestatu dute. Batez ere, etxeko txikienei zuzendutako ekintzak egongo dira, baina besteok ere izango dute zer ikusi eta zer egin. Besteak beste, umeek irrikaz itxarongo diote Olentzerori; hurrengo egunetan, beste hainbat ekintza ere izango dituzte. 

Olentzerok ere ez du hutsik egingo aurtengoan. Bihar, eguena, 18:00etan iritsiko da Aramaiora; ikazkinak zakua opariz beteta ekarriko du. Eta herritarrak zain izango ditu kalejiratxoa egin, ongi-etorria eman eta gutunak entregatzeko.

Alex Mendikuteren argazkiak 

Zapatuan, abenduaren 26an, Alex Mendikuteren eskutik argazki proiekzioa izango da Sastiñan, 19:00etan.
Hilaren 29an, martitzena, Zurrunkarekin ipuin kontaketa izango dute liburutegian: 17:00etan, 2 eta 6 urte bitartekoek; eta 18:00etan, 7 urtetik gorakoek. Urtarrilaren 2an jolas parkea kiroldegian: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.

Brindisa eta mendi irteera

ATGAk antolatuta txin-txina izango dute, urtea ondo amaitzeko; eta, Urteberri egunean, Orixolera mendi martxa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak