Goikoetxearen Gabon kanta

Ubane Madera 2015ko abe. 23a, 09:19
Bizente Goikoetxearen estatua, Aramaion.

"2016an Bizente Goikoetxea musika sakro-egile aramaioarra hil zela mendeurrena betetzen da, eta urte osoan zehar efemeridea gogoratu nahi dute Aramaion, zenbait ekintzarekin. Goazen, beraz, aurrekari gisa gure omenaldi txikia eskaintzen Aramaioko seme handi horri". Hortxe, beraz, Josemari Velez de Mendizabalen gaurko idazkiaren gaia.

Eta abiapuntu moduan, hartzen du "Gabon jai hauetan berriro abestuko den Arrasateko parrokian Argi berria heldu zaigu titula genezakeen Gabon Abestia".

Izan ere, Bizente Goikoetxeak egindako partitura da Gabon Abestia; halako hainbat sortu zituen Gabonetako Oratorio bat osatzeko, nahiz eta sekula ez zuen guztiz bukatu, Sabin Salaberri, Aramaioko musikari eta seme kuttunak dioenaren arabera.

Arrasateko parrokiaren artxiboan

Gabon Abestiaren partitura batzuk Arrasateko San Juan Bautistaren parrokiaren artxiboan daude gordeta, euskarazko letrei eta organo partitura zati batzuei dagozkienak. Gaztelaniazko letrei dagozkienak, berriz, Errenteriako Eresbil artxiboan daude gordeta.

Hona hemen olerkia:

Argi berria heldu zaigu
Gizon guztiak argitzen ditu
Atoz egiz argi zeran zu, gure Jesus.

Argi berria heldu zaigu, aleluya
Gizon guztiak argitzen ditu
Atoz egiz argi zeran zu, gure Jesus.

Goi aingeruak ots egin du
Goien goien Jainkoa goraldu
Gogo onekoak pakea hartu
Heldu zaigu.

Goazen, goazen ta auzpez gurtu
Hemen, hemen gure Jainkoa
Belengo estalpean jaioa
Gure Jesus gure Jainkoa.
Aleluya.

Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak