Adinekoei erorikoak saihesteko aholkuak emango dizkiete

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko abenduaren 17a

Alaiak jubilatuen elkarteak antolatuta nagusiei zuzendutako ikastaroa egingo dute kultura etxean: Adineko pertsonak jaustea. Informazioa eta prebentzioa izango da gaia. Hitzaldia barikuan izango da, 18:00etan.

Fernando Gomez Busto medikua izango da hizlaria. Adineko pertsonak jaustea nahiko ohikoa da, eta horregatik, hainbat aholku emango ditu eroriko horiek saihesteko. Gainera, eroriko gehienak etxean gertatzen dira.

Opari bat zozketatuko dute

Hitzaldira joango diren parte-hartzaileen artean opari bat zozketatuko du Alaiak jubilatuen elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak