Atzo, martitzena, egin zuten lehenengo saioa. Oilaskoa, enpanadillak, tiramisua, brioche-a, ogia... prestatu zuten atzokoan, eta ondoren gustura jan zuten.
Gaur eta bihar ere saioa izango dute, 17:00etatik 20:00etara. Sukaldaritza tradizionala ukitu modernoarekin egiten dabiltza.