Andoni Ibarguren Luis Irizar sukaldari famatuaren eskolan ikasitakoa da eta izen handiko jatetxeetan egin izan du lan. Betiko sukaldaritzari buelta bat eman, eta ukitu modernoarekin nola egin erakutsiko du. Prestatuko diren platerak parte-hartzaileen artean dastatuko dituzte.
Izena emateko modua
Ikastaroa martitzenean, eguaztenean eta eguenean izango da, 17:00etatik 20:00etara jubilatuen elkartean. Izena emateko azkeneko eguna gaur izango da, astelehena. Horretarako, interesatuek ordainketa egin beharko dute: bazkideek 20 euro eta ez bazkideek 25 euro. Plaza mugatuak izango dira –12 lagun–.
Beste talde bat
Jende askok ematen badu izena beste talde bat osatuko dute eta urtarrilean beste ikastaro bat antolatuko dute.