Santakurtz plazako biribilgunetik jolas parkerainoko erreka zatia da garbitu dutena. Erreka bazterreko zuhaitz adarrak eta narrak kendu dituzte. Udal ordezkariak eta herritarrak egon dira lanak egiten, auzolanean.
Izan ere, erreka garbitzeko lanak erdibana egingo dituzte Aramaioko Udalak eta Ur Agentziak. Azken horrek, aurrekontu faltagatik, lanen erdia egiteko konpromisoa hartu du. Beste erdia udalak egingo du.