Errekako flora garbituko dute; besteak beste, narrak eta zuhaitz adarrak kenduko dituzte. Lan horiek egiteko beharra dago eta Ur Agentziak, aurrekontu faltagatik, lanen erdia egiteko konpromisoa hartu du; beste erdia Aramaioko Udalak egitea adostu dute. Udalak proposatu du lan horiek auzolanean egitea. Hala, deialdia egin dute: zapatuan, 9:00etan, plazan elkartuko dira. Udaletik gogoratu dute ez dela umeek egiteko lana izango. Lanen ostean lunch txiki bat egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.