Banatu dituzte euskal ginkanako sariak Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko abe. 4a, 12:02

200 bat parte hartzaile izan ditu Euskararen Egunaren harira antolatutako euskal ginkanak. 50 bat gaztetxok eta 150 bat nagusik parte hartu dute lehiaketan. Atzo banatu zituzten sariak Sastiñan.

Gaztetxoen sailean bost pertsonen arteko berdinketa egon da: Ane Arrizabalaga, Leire Arrizabalaga, Aitor Ugarte, Karlos Ugarte eta Uxue Arana. Erabaki dute hiru bonu banatzea, bakoitza 30 eurotakoa: Arrizabalaga ahizpentzat bat, Ugarte anaientzat bestea eta hirugarrena Uxue Aranarentzat.

Helduen artean berdinketa

Helduen kategorian berdinketa egon da Markel Arriolabengoaren eta Bittor Kortabarriaren artean. Zozketa egin ondoren Kortabarriak irabazi du bi pertsonentzat afaria eta Arriolabengoak herriko produktuen otarra. Hirugarren eta laugarren sariak Aizpea Ajuriagerrak eta Aitor Aranak eskuratu dituzte. Harreman dendako produktuen otar bana jasoko dute.

Bi bideo egin ditu Udalak

Euskararen Egunaren harira bi bideo egin ditu Aramaioko Udalak: herri lasterketako irudiekin egindakoa bat; eta, ahotsak.eus webgunean dauden elkarrizketa batzuen bilduma bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak