Euskal ginkanako sariak banatuko dituzte gaur, 18:00etan, Sastiñan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko abe. 3a, 10:09

200 bat lagunek parte hartu dute euskal ginkanan: 50 haur eta 150 nagusik. Horiek guztiek hainbat galdera erantzun behar izan dituzte. Bada, gaur arratsaldean banatuko dituzte sariak. Irabazleak bi lagunendako afari bat irabaziko du.

Sari banaketa ekitaldia Sastiñan izango da, 18:00etan. Lehenengoak afari bat irabaziko du; eta hurrengo hirurek herriko produktuekin osatutako otarra bat jasoko dute.

Gaztetxoen kategorian, materiala lortzeko bi bonu banatuko dute.

Ahotsak: dokumentala eskainiko dute

Sariez gain, Ahotsak-ek egindako ikus-entzunezko bat eskainiko dute; dokumentalean pertsona nagusiak ageri dira, euskaraz berbetan.

Zapatuko irudiekin, bideo bat

Zapatuan egindako herri lasterketaren irudiekin ikus-entzunezko bat egin dute eta herriko tabernetan jarriko dute ikusgai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak