Behin errotondaren zati bat konpondutakoan, beste aldea konpontzen hasiko dira. Hala ere, horrek ez du trafikoan aldaketa handirik eragingo.
Zazpi mila euroko aurrekontua
Asmoa barikurako lanak amaituta izatea espero zuten; hala ere, Alkateak azaldu du uste baino okerrago dagoela zorua eta lanak luzatu egingo direla. Lanok egiteko 7.000 euroko aurrekontua izan du Udalak.