Txirritola elkarteak Euskararen Egunaren harira antolatu zuen atzoko saioa eta ospakizunekin martitzenean bertan amaituko dute Euskararen Ginkanaren sari banaketarekin.
Aukeran dantza taldearen saioarekin gozatu ederra izan dute bart aramaioarrek. Kultura etxea beteta, Aukeran taldearen ibilbidea hainbat pasartetan jasotzen duen ikuskizuna aurkeztu zuen atzo Edu Muruamendiarazen konpainiak. Txalo beroekin, ikusleetako asko zutik, harrera ezin hobea izan zuen Fusioak lanak.
Txirritola elkarteak Euskararen Egunaren harira antolatu zuen atzoko saioa eta ospakizunekin martitzenean bertan amaituko dute Euskararen Ginkanaren sari banaketarekin.