Bertsolari gazteen erakustaldia Aramaion

Peru Abarrategi atzoko saioan bertsoa botatzen.

Lurraldeko bertsolari gazteak motibatzeko eta jendaurrean abesteko aukera emateko Arabako Bertsozale Elkartearen 'Gazteak Plazara' ekimenaren barruan, bertso saioa egin zuten  atzo Aramaion lau bertsolarik: herriko bertako Xabi Igoak eta Peru Abarrategik; eta Maddalen Arrausi eta Jon Sanchez gasteiztarrek.

Sastiñan izan zen bertso saioan Nieves del Alamo ibili zen gai jartzaile lanetan. Bertsolarien adina kontuan hartuta planteatutako gaiek gazteekin izan zuten lotura, eta ohiko bertso saioetan arruntak diren ariketez gain, bestelakorik ere egin behar izan zuten bertsolariek; esaterako, lau oinak emanda bertsoa botatzea. Bertsolari lanetan ibiltzeaz gain antolatzaile lanetan ere ibili zen Xabi Igoaren esanetan, entzule kopuruari dagokionez, era honetan aurretik egin diren beste bi saioetan baino jende gehiago batu zen atzo Sastiñan: "Kanpoan giro hotza egin arren, barruan, giroa bero zegoen".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.