Eusko Jaurlaritzak eta Kontsumobidek antolatutako hitzaldiak dira:
- Azaroaren 30ean, 18:00etan, jubilatuen lokalean. Bidaiarien eskubideak. Hizlaria: Maddalen Rivas, kontsumo hezitzailea.
- Abenduaren 2an, 18:00etan, jubilatuen lokalean. Elikagaiak: bertokoak eta sasoikoak. Hizlaria: Begoña Olabarrieta, kontsumo hezitzailea.
Abenduaren 15ean, Añorgara
Horrez gain, irteera egingo dute Alaiak jubilatuen elkarteak antolatuta. Irteera Añorgara izango da, Museum Cemento Rezola museoa bisitatzera. Abenduaren 15ean, 9:15ean irtengo dira autobus geltokitik.