Santakurtz Abadearen plazatxoan egingo dituzten lanen ondorioz trafikoa goitik bideratuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko azaroaren 26a

Santakurtz Abadearen plazatxoa egoera txarrean dago; galtzada-harri asko apurtuta daude. Hala, konponketa lanak egingo dituzte hurrengo astean. Astelehenean biribilgunea itxi egingo dute –zehazki, Nardeaga kalerako irteera itxiko dute–. Hala, trafikoa Pedro Ignazio Barrutia kaletik bideratuko dute –baita autobus zerbitzua ere–. Udaletik eskatu dute autoak ondo aparkatzea; Ertzaintza ibiliko da gaizki aparkatutakoei multak jartzen.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak