Aste bukaeran ere hainbat ekintza egin dituzte Aramaion indarkeria matxista salatzeko. Antolatutako ekitaldietan herritarren erantzuna ona izan dela azaldu du Cristina Etxenausia zinegotziak.
Murala margotu dute
Zapatuan, esaterako, herriko hainbat eragilek kupelak margotu zituzten. Kupel horiek auzoetan harriko dira ikusgai. Horrez gain, Maialen Aldaik murala margotu zuen.
Filma
50 sombras de Grey filma eskaini zuten zapatuan, eta ondoren solasaldia izan zuten Maitane Arnaizekin. "Esperientzia polita" izan zela dio Etxenausiak, eta jendeak bere iritzia eman zuela.