Zapatuko herri lasterketan lau maila egongo dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko azaroaren 23a

Euskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldietan berrikuntzetako bat herri lasterketa izango da. Kontseiluak bidalitako gonbidapena onartu, eta herri lasterketa antolatu dute azaroaren 28rako, 12:00etan. Hiru ibilbide prestatu dituzte, eta korrikalariak lau mailatan banatuta egongo dira.

Hiru ibilbide antolatu dituzte: lehenengoa, 270 metrokoa izango da eta 6 urtera arteko umeei zuzendutakoa da; bigarrena, 725 metrokoa, 6-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoa; hirugarren ibilbidea, 2,2 kilometrokoa. 12-16 urte bitartekoek itzuli bat egin beharko dute; eta, 16 urtetik gorakoek bi itzuli –4,4 kilometro–.

Izena emateko aukera dago

Amaieran luncha eta photocall-a egongo da. Izen-ematea zabalik dago: udaletxean, kultura etxean eta euskara@aramaio.eus helbidera mezua bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak