2015/11/25 18:00

Bestelakoak

'Biolentzia matxistarik ez!' lelopean hainbat ekintza egingo dituzte Aramaion

Aramaioko Bizente Goikoetxea plaza, Aramaio

Azaroaren 25aren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Biolentzia matxistarik ez! lelopean. Azaroaren 20an, egubakoitza, film laburren emanaldia eta eztabaida izango dute gazte lokalean, 19:00etan. Zapatuan, 9:30ean hasita, herriko eragileek kupelak jarriko dituzte plazan, eta murala margotuko dute. 22:00etan, Kultura etxean, 50 sombras de Grey film ezaguna eskainiko dute, eta horren inguruko eztabaida izango dute ondoren. Azaroaren 25ean, eguaztena, kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak