Arrikrutz eta Gomiztegi bisitatu dituzte Aramaioko jubilatuek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko azaroaren 16a

Aramaioko jubilatuak Arantzazun izan ziren joan zen astean. Lehenengo Arrikrutzeko kobetan izan ziren, eta ondoren Gomiztegiko gaztandegia bisitatu zuten. Baserriaren funtzionamendua nolakoa den, zela zaintzen dituzten ardiak, gazta nola egiten duten... ezagutu zuten; horrez gain, gazta dastatu ere egin zuten. Bazkaria Sindika jatetxean egin zuten. 53 lagun elkartu ziren, eta giro ezin hobean ibili ziren. Aurrerantzean ere horrelakoak egiteko gogoz daudela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak