Josu Errastik jaurti du txapela urrutien San Melixen jaietan

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko aza. 14a, 17:00

Aramaioko Gantzaga auzoan jaiak ospatzen ari dira eta beste ekitaldi batzuen artean txapel jaurtiketa txapelketa egin dute gaur, zapatua, goziean lehenengoz. 30 bat lagunek hartu dute parte. 

Mezaren eta Aretxabaletako Abesbatzak egindako kontzertuaren ondoren egin dute txapel jaurtiketa. Ume eta nagusiek hartu dute parte, giro ederrean, eta Josu Errasti izan da irabazlea. Berak eroan du etxera saria –gazta bat– txapela urrutien jaurti duena izan delako.

Arratsalean eta bihar ekitaldi gehiago

Datozen orduetan ektaldi gehiago egongo dira. Besteak beste, 17:30ean, umeendako jolasak eta puzgarriak jarriko dituzte eta afal ostean dantzaldia izango dute; baita ohera joan aurretik txokolate beroa ere.

Txirrindulari igoera

Bihar, domeka jarraituko dute jaiekin. 9:00etan kanpai errepikak eta etxafuegoak botako dituzte. 11:00etan Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua eskainiko du, urtero moduan. Kirolak ere izango du bere tartea jaietan. 12:30ean 35. Gantzaga Saria txirrindulari igoera egingo dute. 13:00etan triki-poteoa egingo dute Aramaioko trikitilariekin. 17:00etan tute txapelketa egingo dute.

Kantu bazkaria

Azaroaren 22an jaien errepikapena egingo dute. 14:00etan kanpai errepikak egingo dituzte eta 14:30ean kantu bazkaria: "Iaz arrakasta handia izan zuen bazkariak, ea aurten ere horrela den", esan dute antolatzaileek. Sei Pistols eta Trabuko bat taldeek girotuko dute bazkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak