Ibabeko Andra Mari kofradiak deialdi berezia egin du Gabonei begira. “Inor ez da hotz geratuko irailean argitaratu genuen liburua irakurtzean. Aramaioko historiaren zati bat da; horregatik, gure iraganarekin lotura dutenen etxean egon beharreko liburua da”, gaineratu dute. “Gabonei begira opari ederra izan daiteke; Arrasateko Elkar liburu dendan eta Aramaioko okindegian, liburutegian, udaletxean eta Kintalen eros daiteke liburua”, azaldu dute kofradiako kideek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.