Gantzagako jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko aza. 13a, 09:46

Bihar, zapatua, eta etzi, domeka, San Melixen jaiak ospatuko dituzte Gantzagan. Kanpai errepikarekin hasiko dituzte jaiak. Aurtengo berrikuntza izango da zapatuan egingo duten txapel jaurtiketa lehiaketa. 13:00etan izango da. Domekan, Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua eskainiko du eta ondoren txirrindulari saria jokatuko dute.

Bihar, zapatua, eta etzi, domeka, San Melixen jaiak ospatuko dituzte Gantzagan.

Kanpai errepikarekin hasiko dituzte jaiak. 12:00etan meza nagusia esango dute Aretxabaletako abesbatzak lagunduta. Ondoren, gainera, kontzertua eskainiko dute. 13:00etan bermut dantza izango dute eta aurten lehenengo aldiz egingo duten txapel jaurtiketa lehiaketa. Bazkal ostean, mus txapelketa eta patata tortilla lehiaketa egingo dute. Gainera, 17:30ean, umeendako jolasak eta puzgarriak jarriko dituzte. 19:30ean tortilla lehiaketako sari banaketa egingo dute.
Afal ostean dantzaldia izango dute eta ohera joan aurretik txokolate beroa izango dute, "barruak berotzeko".

Txirrindulari igoera

Domekan jarraituko dute jaiekin. 9:00etan kanpai errepikak eta etxafuegoak botako dituzte. 11:00etan Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua eskainiko du, urtero moduan. Kirolak ere izango du bere tartea jaietan. 12:30ean 35. Gantzaga Saria txirrindulari igoera egingo dute. 13:00etan triki-poteoa egingo dute Aramaioko trikitilariekin. 17:00etan tute txapelketa egingo dute.

Kantu bazkaria

Azaroaren 22an jaien errepikapena egingo dute. 14:00etan kanpai errepikak egingo dituzte eta 14:30ean kantu bazkaria: "Iaz arrakasta handia izan zuen bazkariak, ea aurten ere horrela den", esan dute antolatzaileek. Sei Pistols eta Trabuko bat taldeek girotuko dute bazkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak