Laboral Kutxa-FC Barcelona Lassa ikustera joateko irteera antolatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko aza. 11a, 12:39

Azaroaren 22ko Laboral Kutxa eta Bartzelonaren arteko partidua ikustera joateko irteera antolatu du Zuiako Kuadrillak. Partidua 18:00etan izango da, eta izena emateko azkeneko eguna azaroaren 13a izango da. Horretarako, Kuadrillako kontu korronte zenbakian sartu beharko da dirua, eta derrigorrezkoa izango da ordain-agiria udaletxera eramatea.

Azaroaren 22an izango da partidua, 18:00etan, Buesa Arenan.

10 eta 14 euro

Baskonia ikustera joateko prezioa –sarrera eta autobusa– izango da: 4 eta 14 urte bitartekoendako 10 euro eta 15 urtetik aurrekoek 14 euro. 10 urte baino gutxiago duten haurrak nagusi batekin joan beharko dira.

Barikura arte eman daiteke izena

Izena emateko azkeneko eguna azaroaren 13a izango da –barikua–. Zuiako Kuadrillako kontu korronte zenbakian ordaindu beharko da, eta ordain-agiria udaletxean aurkeztu.

Kontu korronte zenbakia da: 2095 3224 21 1091573864

Autobusa, 16:50ean

Autobusak Aramaioko kiroldegitik irtengo du 16:50ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak