San Martin txapelketako hiru sari, herriko pilotarientzako

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015eko azaroaren 8a

Uztailean abiarazitako San Martin pilota txapelketako finalak jokatu dituzte gaur, domeka, herriko pilotalekuan. Herriko pilotariez gainera, Gasteiztik eta Laudiotik etorritako 8 eta 16 urte bitarteko hamasei bikotek jardun dute nor baino nor, garaikurra etxera eramateko asmoarekin. 

Herriko hiru bikotek lehiatu dute , eta horietako bi euren kategoriako onenak izan dira: Benjamin mailako Lier Camino eta Beñat Goikoetxea, batetik, eta kategoria bereko Sabin Abarrategi eta Lander Perez, bestetik. Laukoteaz gainera, Arriolabengoa aramaioarrak, alebin kategoriako sari nagusietako bat eskuratu du; Laudioko Eskuza pilotariarekin osatu du hark bikotea. Pilotariek sariak gainera, harmailak nahiko bete dituzten zaleen txaloak ere jaso dituzte; horien artean protagonisten gurasoak eta senitartekoak gehienbat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak