Bigarren txapelketa
Aramaioko pilota elkartea buru belarri ibili da lanean: "Gure balorazioa positiboa da", azaldu du Josu Olaizolak. Iraila eta urria bitartean Arabako neska mutikoei pilotan egiteko aukera ematea izan da San Martin txapelketa antolatzearen helburua. Iaz egin zuten lehenengoz, eta aurten errepikatu egin dute. 100 partidu inguru antolatu dituzte eta hori lortzeko lan handia egin behar izan dutela esan du Olaizolak. "Pozik" daude emaitzarekin.
Finalak: domekan, 10:00etan
Benjamin B
Camino - Goikoetxea ARAMAIO / Sergio - Unax TXUKUN
Benjamin A
S.Abarrategi - Perez ARAMAIO / Moya - Reinaldo HERRIAREN
Alebin B
Gaizka Donaire - Kimetz Uriguen-Pagate ADURTZA / Akixo - Moraza TXUKUN
Alebin A
Eskuza - Arriolabengoa ARAMAIO-HERRIAREN / Rivas - Altube TXUKUN
Infantil B
Diaz de Gereñu - Larrieta TXUKUN / Urko Ugalde - Joseba Letona ADURTZA
Infantil A
Aspe - Kintana - J. Errasti ARAMAIO / Amondo - Saez HERRIAREN
Kadete B
Orue - Martinez de Murgia TXUKUN / Markaida - Sueiro OION TXUKUN
Kadete A
Alava - Gonzalez AMURRIO / Albizuri - Gorostiza AMURRIO