Ibarrako kaleetako auzo-alkateak aukeratuko dituzte domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko azaroaren 5a

Ibarrako kaleetako ordezkariak aukeratzeko deialdia egin du Udalak. Bi auzo-alkate aukeratu beharko dituzte Ibarrako bizilagunek domekan. Horretarako, Sastiñan eta Jubilatuen elkartean hautestontziak jarriko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Gainera, "Zure ustez, zure kaleko ordezkariaren zeregina zein izan beharko litzateke?" galderaren inguruan iradokizunak egin ahal izango dituzte bizilagunek.

Bi auzo-alkate aukeratu beharko dituzte. Batak ordezkatuko du Ibargoia, Aita Gabriel Jauregi, Bizente Goikoetxea plaza eta Iturri Zuri kalea; eta besteak, Nardeaga, Pedro Ignazio Barrutia eta Santakruz abadearen plazatxoa.

12:00etatik 14:00etara

Sastiñan eta Jubilatuen lokalean jarriko dituzte hautestontziak, domekan, 12:00etatik 14:00etara. Kale horietako bizilagunek dute botoa emateko eskubidea.

Bizilagunen iradokizunak

Horrez gain, kaleko ordezkarien zeregina zein izan beharko litzatekeen galdera erantzuteko aukera ere izango dute bizilagunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak