Aurten, 26 postu jarriko dituzte –produktuenak–, Kristina Etxenausia zinegotziak azaldu duenez; horrez gain, animalien 14 postu jarriko dituzte: ardiak, astoak, behiak... egongo dira ikusgai, besteak beste. Azokak irauten duen bitartean, herriko txistulariak eta trikitilariak kalejiran ibiliko dira.
Meza, abesbatzarekin
12:00etan meza esango dute. Bizente Goikoetxea herriko abesbatzak parte hartuko du mezetan. Ondoren, Papargorri ume eta gaztetxoen abesbatzak emanaldia eskainiko du mezetara joandakoen gozamenerako.
Eliza atarian, herriko dantzariek eta trikitilariek emanaldia egingo dute, 13:00etan. Urtean zehar ikasitakoak erakusteko aukera paregabea izango da.
Bazkaria eta zozketa
Biharko egunean, protagonistak jubilatuak izango dira. Hala, bazkaria egingo dute kiroldegian; 100 bat lagun elkartuko dira.
Bazkalostean sariak banatuko dituzte. Bi bidaia zozketatuko dituzte Donostiara: bi gauekoa bata, eta egun pasa bestea.