Autobus zerbitzuaren ordutegi berriak eskuragarri daude

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urr. 28a, 12:46

Arabako Foru Aldundiak autobus zerbitzuaren ordutegian hainbat aldaketa egin ditu. Ordutegi berriak astelehenean jarri zituzten martxan. Bada, ordutegi berriak eskuragarri daude udaletxean, liburutegian, tabernetan eta auzoetako elkarteetan. Udaletik adierazi dute jakin badakitela "kexa asko" daudela. Horregatik, udaletxean jasoko dituzte herritarren kexa eta proposamenak.

Udaletik adierazi dute jakin badakitela "kexa asko" daudela. "Aurretik ere, Udalean ordutegi berriak aztertu eta jendearekin hitz egin ostean aldaketa eta eskaera batzuk bidali genituen Aldundira, baina ez digute kasurik egin", azaldu du Lierni Altuna alkateak ohar bitartez.  

Martxan jarri dute

Arabako Foru Aldunditik esandakoa zera da: ordutegi berriak martxan jarriko dituztela eta ostean kexarik balego aztertuko dituztela.

Egin dituzten aldaketekin, aurrerantzean, aste bukaeratan ere autobus zerbitzua egongo da Aramaion.

Astelehenean, urriaren 26an sartu zen indarrean ordutegi berria. Aldundiak emandako erantzunaren aurrean, Udaletik zera azaldu dute: "Kexa edo aldaketa proposamenik baduzue udaletxera etorri eta guztiak jaso eta Arabako Foru Aldundira bideratuko ditugu aramaioar guztiontzat ordutegi ahalik eta hoberena lortzeko ahaleginean".

Taxi zerbitzua auzoendako

Bestalde, Udaletik gogoratu nahi dute auzoak autobusekin lotzeko taxi zerbitzua dagoela. Astelehenetik zapatura, 15:00ak arte eskainiko dute zerbitzua, jaiegunetan izan ezik. Taxia erabili nahi dela abisatu egin beharko da aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Erabiltzaileak 1,70 euro ordaindu beharko du. Taxi zerbitzuko telefono zenbakia da: 629 545 923/ 945 445 033 –Mikel Bengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak