Bi zati izango ditu gaurko saioak: batetik, ezti mota ezberdinen ezaugarriak zein diren ikasi eta hauek ezberdintzeko pistak emango ditu Juan Mari Arriolabengoak. Eztia era askotakoa izan daiteke: mila-lore –Armaion hori ekoizten da–, erromeroa, eukaliptoa... horien ezaugarriak zeintzuk diren azaldu ditu Arriolabengoak. Bestetik, Aramaion ekoizten diren eztiak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da.
Bost ekoizle
Aramaioko bost ekoizleren eztiak egongo dira gaurko saioan: Jesus Gardokiren Gardoki eztia, Roberto Aginagalderen Txoroko eztia, Juan Mari Arriolabengoaren Aldeko eztia, Maximo Kurtzelairena eta Jose Lonbiderena.