Jubilatuek autobusa antolatu dute Amaia antzokira zarzuela ikustera joateko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko urriaren 23a

Alaiak jubilatuen elkarteak autobusa antolatu du Arrasateko Amaia Antzokira joateko. La alegria de la huerta zarzuela ikusteko irteera izango da. Emanaldia azaroaren 28n izango da, 19:30ean, Amaian. Autobusa eta sarrerak erreserbatzeko 20 euro ingresatu beharko ditu interesa duenak jubilatuen elkarteko kontuan, Euskadiko Kutxan, azaroaren 1a –domeka– baino lehen. Bazkide ez direnek 22 euro ordaindu beharko dute sarrera eta autobusa erreserbatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak