Alboka ikastaroa egingo dute azaroko astelehen guztietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urr. 23a, 10:07

Zortzi urtetik gorako herritar guztiei –gazte zein heldu– zuzendutako alboka ikastaroa antolatu dute. Azaroan zehar eskainiko dute ikastaroa, astelehenetan. San Martin eskolan egingo dute, bestelako musika ikastaroak eskaintzen dituzten tokian. Izena emateko azkeneko eguna urriaren 28a izango da.

Ikastaroa: 50 euro

Izena eman gura duenak urriaren 28ra arte izango du aukera horretarako, 688 695 763 –Irati– telefono zenbakira deituta. Izena emango dutenen artean adostuko dute ordutegia. Ikastaroaren prezioa 50 euro izango da.

Oinarrizko ikastaroa

Ikastaroan parte hartzeko ez da solfeo ezagutzarik eskatuko. Albokaren inguruko oinarrizko ezagutzak erakutsiko dituzte: alboka ezagutu, nola hartu, arnasketa nola egin... Albokak eskolan izango dituzte, eta apuntatzen den jende kopuruaren arabera banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak