Hainbat aurkikuntza
Auzolanean bi saioa egin dituzte Murugainen: joan zen zapatuan egin zuten lehenengo saioa, eta bihar, urriaren 24a, bigarrena egingo dute.
Joan zen zapatuan "giro onean" ibili ziren, Etor Telleria Ondare Babesako kideak azaldu duenez: "17 lagun elkartu ginen, Arrasateko, Aramaioko eta Gasteizkoak", dio. Lubakietan ibili ziren industen, eta hainbat gauza aurkitu zituzten: "Gerra zibileko bala zorroak eta baita granada mutur bat ere, malgukiarekin". Horrez gain, burdin aroko zorroztarri bat ere aurkitu zuten. Izan ere, Murugainen gerra zibileko aztarnak eta burdin aroko aztarnak bilatzen dituzte. "Jendea gustura geratu zen egindako lanarekin", dio.
Izena eman behar da
Biharko auzolanean parte hartzeko izena eman beharko da udaletxera deituta: 945 44 50 16. 11:00etan izango da indusketa.
Bisita: 12:00etan izango da
"Orain arte induskatu ditugun eremuetatik ibilbide txiki bat egingo dugu", azaldu du Telleriak. 12:00etan hasiko da bisita, eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Ordubete pasa iraungo du bisitak eta han aurkitutakoak eta aurkikuntza horien testuinguru historikoa azalduko dute Ondare Babesa elkarteko kideek. "Parte hartzen duen jendeak ekarpenak egiten ditu. Gerra zibileko kontuak jakiten dituzte, eta ekarpenak egiten dute bisitan", dio Telleriak.