Lurralde historikoan erroldatuta egotea derrigorrezkoa
17 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete deialdian –lurralde historikoan erroldatuta egotea derrigorra izango da–. Proiektuak bakarka zein taldeka aurkez daitezke.
18.000 euroko diru zuzkidura
Deialdira aurkeztuko diren kultur ekitaldi edo proiektuak inoiz taularatu gabeak izango dira. Euskaraz eta ahozkotasunari loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza eta ikus-entzunezkoak, besteak beste. Deialdiak 18.000 euroko diru zuzkidura du, eta proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko du, gehienez.
Proiektuak Gasteizko Udalean aurkeztu behar dira
Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 13a izango da. Gasteizko Udalaren erregistro nagusian aurkeztu beharko dira, Teodoro Dublang margolaria 25 zenbakian.