Zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako hiztunek? Galdera horiek eta beste zenbait ardatz hartuta egindako dokumentala da Beltzean mintzo. Lehen aldiz Ameriketako zazpi hizkuntza-komunitateetako ordezkariak beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz jardungo dute.
Solasaldia
Emanaldia hilaren 21ean eskainiko dute, 18:00etan, Sastiñan. Dokumentalaren ondoren solasaldia egingo dute.