Gogora ekartzen du historialariak, debekuen gaineko kartelak "buelta" bat baino gehiago eman zituela. Ezen, uztailean jatorrizko kartela jarri ostean (dantza egitea ere debekatzen zuena), abuztuan bertan atzera botatzea erabaki zuten, herritarren protesten aurrean (dantza debekatzeak eraginda).
Pilotan bai, dantzan ez
"Handik zenbait hilabetetara, 1924ko ekainaren 15ean, berriz, kartela jartzea erabaki zen, baina testua aldatuta: "Agintarixen erabagiz eta ogerleko baten zigorpean gebenduten dira mueta guztiko jolasak Andra Mariako baz-elexa aonen toki eta lurretan, eta euraen artean pelotan egitea", kontatzen du Velez de Mendizabalek.
Eta baita ere, ez zirela hor bukatu kartelaren gorabeherak, edo hobeto esanda, dantza debekatzearen gainekoak.
Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.