Otarra eskuratzeko egin eskaera azaroaren 8a baino lehen Aramailurren: izen-emate fitxa bete eta 50 euro ordaindu beharko dira ekonomatuan. Banaketak azaroaren 16tik 29ra bitartean egingo dituzte.
Otarrak izango dituen produktuak
Produktuak eta ekoizleak dira: ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko), litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite), melokotoia almibarrean (Almanaque), orburuak (Ebron edo Maria Jesus), potxak (La Churta edo Maria Jesus), kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis), mahats zukua (Ekolo), almendrak (Nstra. Sra. del Rosaria), pikillo piper ontzi txikia (Iturri), pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta), zainzuriak (Iturri), melokotoi marmelada (Pedro Luis) eta pikillo piper untapana (Almanaque).