Negozio bat jarri nahi dutenei laguntzeko deialdia egin du Lanbidek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urr. 8a, 14:00

Ekintzaileei laguntzeko programa abian jarri du Lanbidek. Lanik ez duten eta euren negozioa jarri nahi duten pertsonei zuzendutako laguntzak onartu dituzte. Eskaerak urriaren 27ra arte egin daitezke Zuiako Kuadrillan.

Ez duzu lanik? Negozio idei bat duzu? Laguntza behar duzu ideia hori garatzeko edo abian jartzeko? Horrela aurkeztu du Lanbidek ekintzaileei zuzendutako programa.

Epea: urriaren 27a

Negozioa jarri nahi duten langabeei zuzendutako laguntzak dira Lanbidek onartu dituenak. Lanbidek eskualde honetan deialdia luzatzeko daukan erakunde laguntzailea Zuiako kuadrilla da. Bada, interesatuek urriaren 27ra arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako, edo informazio gehiago jasotzeko jo Zuiako Kuadrillak Murgian duen egoitzara, deitu 945 430 167 telefono zenbakira edo idatzi economia@cuadrillazuia.com helbidera.

Laguntzak bi eratakoak

Laguntzak bi eratakoak izan daitezke, eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

  • Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko (lau plaza).
  • Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definituta duten ekintzaileei zuzenduta, hurrengo hilabetean martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ( bi plaza).

Zuiako Kuadrillan bizi diren edo proiektua Zuiako Kuadrillan garatu nahi dutenei zuzenduta daude laguntzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak