Egubakoitzean dantza ikastaroaren aurkezpena egingo dute eta partaideak taldetan banatuko dituzte. Horrez gain, ikastaroaren ordutegia eta eguna ere zehaztuko dute izena emango dutenen aukeren arabera.
Plazan mugitzea helburu
Lagunarte dantza taldeak antolatu du ikastaroa eta helburua da plazan mugitzeko dantzak erakustea. Euskal dantzak erakutsiko ditu Iban Gartzia arrasatearrak. "Lagunartea dantza taldeko txikiei ere berak erakusten die dantzan", dio Rosa Mondragon dantza taldeko kideak.
Ikastaroak ekainera arte iraungo du, eta kostea 60 eurokoa izango da.
Hainbat erakustaldi dituzte
Iaz 15 lagun ibili ziren dantzak ikasten; antolatzaileek espero dute aurten kopurua mantendu edo handitzea.
Dantza taldeak bi erakustaldi izaten ditu urtean: jubilatuen egunean egiten dena –urriaren 31n–, eta Aramaioko jaietan egiten dutena. "Horrez gain, aparteko behar edo eskaerak ere egon daitezke –Korrika, adibidez–", azaldu du Mondragonek. Interesa dutenek barikuan joan beharko dute eskolako gimnasiora.