Bi peoi kontratatuko ditu Udalak hiru hilabeterako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urr. 7a, 12:35

Udalak bi peoi kontratatuko ditu lanaldi erdian lan egiteko hiru hilabetez. Espazio publikoen eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapenak egin beharko dituzte, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak eginez. Lanbide enplegu zerbitzuan izena emanda daudenen artean egingo dute hautaketa

Lanbiden peoi orokorra kategorian izena emanda duten pertsonen artean egingo da hautaketa, eta ondoko sailetan egotea beharrezkoa izango da: diru sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaile izatea; 35 urte edo gutxiago izatea; 45 urte baino gehiago izan eta 6 hilabetez lan barik egotea; 55 urtetik gorakoa izatea; desgaitasunen bat izatea; genero indarkeriaren biktima izatea; iraupen luzeko langabea izatea; familia erantzukizunak dituzten emakumeak; eta, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan daudenak.

Urriaren 9rako egin behar da eskaera

Interesatuek izena eman beharko dute edo Lanbiden curriculuma berriztu beharko dute urriaren 9rako –barne–. Lan eskaintzaren erreferentzia zenbakia 162015008401 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak