Azkeneko urteetan moduan, txertaketa 65 urtetik gorako guztiei zuzenduta egongo da, eta baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoei ere. Besteak beste, diabetesa, edo bihotzeko, biriketako eta giltzurrunetako gaixotasunen bat dutenenei zuzendutako kanpaina izango da. Horiez gain, iaz egin zuten moduan, emakume haurdunei ere txertoa hartzeko gomendio egin dieta Osakidetzako arduradunek.
Aramaioko kontsultategira joan
Kanpaina astelehenean hasiko da, urriaren 5ean. Txertoa hartzeko Aramaioko osasun etxera joan behar da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara. Etxean dauden ezinduak euren mediku edo erizainarekin harremanetan jar daitezke txertoa etxean bertan jasotzeko.
Bolanterik gabe
65 urtetik gorakoek ez dute medikuaren bolanterik behar txertoa jartzeko. Horiek zuzenean joan daitezke txertoa hartzera osasun etxera. Astelehenean hasiko den kanpainak hainbat hilabetez iraungo du.