Itur Zuri elkarteak margo lehiaketa antolatu du urriaren 12rako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ira. 29a, 09:01
Margo lehiaketako erakusketa Sastiñan.

Kaleko margo lehiaketa egingo dute urriaren 12an, Itur Zuri elkarteak antolatuta. Teknika librea izango da eta gaia Aramaio eta ingurua izan beharko da. Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Lanak, urriaren 13tik 18ra ikusgai egongo dira Sastiñan.

24. margo lehiaketa izango da. Egin beharreko lanak 9:00etatik 11:00etara bitartean sinatuko dituzte; eta, lanak aurkezteko epea 14:00etan amaituko da. Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 18:30ean izango da, eta ondoren sari banaketa egingo dute.

Sariak hutsik gera daitezke epaimahaiak hala erabakiz gero.

Sariak:

1. saria: 700 euro.

2. saria: 500 euro.

3. saria: 400 euro.

Herriko saria: 150 euro.

16 urtetik beherakoentzat:

1. saria: 150 euro pintura materiala erosteko.

2. saria: 100 euro pintura materiala erosteko.

3. saria: 50 euro pintura materiala erosteko.

Parte-hartzaileendako bazkaria 14:30ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak