Untzillako jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ira. 29a, 08:43
Untzillako jaiak, 2012.

Egubakoitzetik domekara bitartean Untzilla jaietan izango da. Jaiak kanpai jotzearekin eta etxafuego jaurtiketarekin hasiko dituzte. Ondoren, bertso afaria izango dute Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin. Zapatuan, gaztetxoen gozamenerako Puski eta Txurruski pailazoen emanaldia izango dute eta domekan Kupela taldearen musikarekin agurtuko dituzte jaiak.

Hiru eguneko egitaraua prestatu dute:

Urriak 2, egubakoitza

  • 19:00etan: jaien hasiera kanpai jotze eta etxafuegoekin.
  • 21:00etan: auzo afaria, eta ondoren Lizaso eta Peñagarikano bertsolariak. Tokia hartzeko deitu 687 53 03 02 telefono zenbakira.

Urriak 3, zapatua

  • 12:00etan: meza, eta ondoren trikitilariak eta Ginkana umeekin.
  • 16:00etan: mus txapelketa.
  • 17:30ean: Puski eta Txurruski pailazoen emanaldia.
  • 19:00etan: txokolatada eta dantzaldia.
  • 23:00etan: dantzaldia.
  • 23:00etan: Murumendi elkarteko 33. bolo txapelketa.

Urriak 4, domeka

  • 12:00etan: meza Aramaioko abesbatzarekin.
  • 13:00etan: bermouth dantza Kupela taldearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak