Goizeko zazpiak eta erdietan zabaldu dute Aitor Aranaren omenezko XIX. martxan izen emateko tartea, eta zortzietan abiatu dira mendizale guztiak. Ibarratik irten dira, eta Lurgorri, Teilamendi, Zabalandi, Orixol, Marixeka eta Kurtzeta zeharkatu dituzte.
Eguerdiko hiruak aldean iritsi dira bueltan Aramaiora, eta Orixoleko Iker Senarrek adierazi duenez, "giro onean" pasatu dute goiza.