Konpost gunea egokituko dute Aramaioko Osteta kalean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ira. 23a, 11:52
Osteta kalean jarriko dute konpost gunea.

Aramaioko Udalak konpost gune bat egokituko du hondakin organikoak jaso eta modu jasangarrian kudeatzeko. Osteta kalean jarriko dute gunea. Ekimen honetan parte hartu gura duenak izena eman beharko du irailaren 25etik urriaren 9ra bitartean. Udalak formazio saioak antolatuko ditu.

Ekimenean parte hartuko dutenei begira, Udalak formazio saioak antolatuko ditu gunearen funtzionamendua eta dinamika azaltzeko, eta baita konposta ondo egiten ikasteko argibideak azaltzeko ere. Asmoa da urri bukaeran edo azaro hasieran martxan jartzea konpost gunea.

Jarraipen zerbitzua egongo da

Gunea martxan jartzen denetik, batez ere lehenengo hilabeteetan, jarraipen zerbitzu bat egongo da, edozein arazo edo sortzen den zalantza berehala konpondu eta argitzeko.

Formazio saio irekiak

Formazio saioak irekiak izango dira; beraz, nahiz eta ekimen honetan izena ez eman, interesa duen edonork parte hartzeko aukera izango du.

Nola eman izena

Izena emateko, ondorengo korreo elektronikora mezu bat idatz daiteke al21zuia@gmail.com, edo udaletxeko telefonora deitu 945-445016.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak