Sailkapen orokorrean bigarren gelditu den Enrique Barrenetxea-Arandok lortu du txanda azkarrena egitea 5 minutu eta 6 segundorekin (bigarren txandan), baina lehenengoan 5 minutu eta 14 egin ditu eta horrek zigortu egin du pilotua. Irabazleak denbora hauek lortu ditu txanda bakoitzean: lehenengoan 5 minutu eta 11 segundo; bigarrenean 5 minutu eta 7 segundo; eta hirugarrenean 5 minutu eta 6 segundo.
Antolatzaileak pozik daude aurtengo edizioak eman duenarekin: "Ondo joan da guztia, golpe askorik ez dira egon eta pozik gaude", adierazi du pilotu eta probako antolatzaile Inhar Amenabarrek.