San Martin pilota txapelketa jokatuko dute azaroaren 8ra arte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko irailaren 15a

Joan den asteko lehia: Zaragama eta Herriaren artekoa. Argazkia: Josu Olaizola.

Aramaioko pilota elkartea buru belarri dabil San Martin txapelketarekin. Egubakoitz eta domeketan jokatzen dituzte partiduak, azaroaren 8ra arte. Arabako pilotariei zuzendutako txapelketa da.

Egubakoitzetan, 18:00etan hasita, lau partidu jokatuko dituzte; eta, domeketan, 10:00etan hasita, sei partidu.

Arabako pilotariak

Arabako pilotariei zuzendutako txapelketa da. Besteak beste, honako elkarteak dabiltza lehian: Gasteizko Adurtza, Zaramaga eta Txukun Lakua, Amurrio, Legutio, Murgia, Laudio eta Aramaio.

Lau maila banatu dituzte

Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailak banatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak