Gasteizera bidean 27. Magialdiak geldialdia egin zuen Aramaion eta goi mailako magiarekin gozatu zuten herritarrek. Neska-mutikoek trikimailuak egiten ikasi zuten lehenengo, baita ederto pasatu ere; eta ondoren, magia saio ibiltariak izan ziren han eta hemen Gertuko magia izenarekin. Karta jokoekin trikimailuak egin zituzten, txanponak desagerrarazi… Eta herritarrak gustura haien inguruan, trikimailua nondik asmatuko.
Ekitaldiari bukaera Sastiñan eman zioten. Morrison El Magnifico ilusionistak Port Aventura parkeko turistak bakarrik ez, aramaioarrak ere poltsikoratu zituen. Haren trikimailuekin eta haren umore finarekin gozatu zuten hurbildutakoek.