Hasi berri den ikasturtean 18 irakasle izango ditu Aramaioko eskolak, eta horiez gain, hezitzaile bat ere ibiliko da lanean. Nabarmendu behar da, iazkoarekin alderatuta, irakasle bat gehiago izango dutela aurten, lan jardun erdian, Sare_hezkuntza gelan proiektua dela-eta.
Haur eskolan ere lanean
Joan zen egubakoitzean, irailaren 4an, hasi zuten ikasturtea haur eskolan. Etxeko txikienak daude han, 1-2 urte bitartekoak.